COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 109 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako 9 Leitzan eta bana Eratsun, Goizueta eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 07:17

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 180 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.

Azken datuen arabera, 12 positibo atzeman dituzte gure lurraldean: 9 Leitzan eta bana Eratsun, Goizueta eta Lesakan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 180 pertsona zeuden (horietatik 31 ZIUn). Atzeman zituzten 109 kutsatuen batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.173koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 453 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 688 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 387 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 513 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 4, 3.115 proba egin zituzten (2.018 PCR eta 1.097 antigeno proba) eta horietatik 109k positibo eman zuten (%3,5)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 4, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 180 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %46, Tuteran %11 eta Lizarran %4. Gainerako positiboak (%39) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 267.159 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 4, 6.539 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 82.109 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%29) eta 15 urtetik beherakoak (%22) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak eta 15 eta 29 urte bitartekoak daude (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%7) eta 75 urtetik gorakoak (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.146 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.173koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun