COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 122 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako hiru Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 183 daude ospitalean, horietatik 32 ZIUn.

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: hiruak Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 183 pertsona zeuden (horietatik 32 ZIUn). Atzeman zituzten 122 kutsatuen batez bertzeko adina 31,9 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.172koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 452 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 688 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 376 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 3, 2.402 proba egin zituzten (1.300 PCR eta 1.102 antigeno proba) eta horietatik 122k positibo eman zuten (%5,1)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 3, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 183 daude ospitalean, horietatik 32 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %58, Tuteran %12 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%22) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 260.620 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 3, 5.294 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 79.232 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%30) eta 30-44 urtekoak (%25) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%21), eta 15-29 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik gorakoak %4 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 31,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.037 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.172koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun