Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 450 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 688 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 373 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 1, 1.844 proba egin zituzten (1.452 PCR eta 392 antigeno proba) eta horietatik 106k positibo eman zuten (%5,7)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 1, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 194 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%32) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%24) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%20) eta 15-29 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%5), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 31,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.810 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.166koa.