Maiatzaren lehenean «aldaketa» baten beharra aldarrikatu dute Elizondon LABek egin duen mobilizazioan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mai. 1a, 15:30

Euskal Herriko bertze hainbat herritan bezala, mobilizazioa egin dute Elizondoko plazan larunbat honetan 12:00etan, Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta. Jendetza bildu da Elizondoko karriketan barrena egin duten manifestazioan.   Argazkiak: Ruben Oskariz

Iruñean, Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta bertze 21 herritan eginen dituzte mobilizazioak asteburu honetan LABek deituak. Sindikatuak salatu duenez, pandemiak lehendik zetorren krisia azkartu du; larrialdi klimatikoa, migrazio mugimendu masiboak, zaintza sistemaren gabeziak, enplegu suntsiketa...

Erlazionatuak

Maiatzaren lehena Elizondon

Xorroxin irratia 2021 mai 03 Baztan   Elizondo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun