Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 450 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 687 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 366 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 30, 2.898 proba egin zituzten (1.549 PCR eta 1.349 antigeno proba) eta horietatik 160k positibo eman zuten (%5,5)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 30, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 197 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%32) eta 30-44 urtekoak (%22) dira. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%19) eta 45-59 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.704 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.165ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!