Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 450 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 687 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 363 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 29, 2.584 proba egin zituzten (1.551 PCR eta 1.033 antigeno proba) eta horietatik 181ek positibo eman zuten (%5,6)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 29, 12 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 199 daude ospitalean, horietatik 39 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%32) eta 30-44 urtekoak (%22) dira. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%19) eta 45-59 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 30,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.544 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.164koa.