COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 181 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bina Arantzan eta Leitzan eta bat Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 07:17

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 204 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.

Azken datuen arabera, bortz positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bina Arantzan eta Leitzan eta bat Areson. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,4koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 204 pertsona zeuden (horietatik 40 ZIUn). Atzeman zituzten 181 kutsatuen batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.163koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 449 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 686 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 362 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 511 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 28, 2.814 proba egin zituzten (1.736 PCR eta 1.078 antigeno proba) eta horietatik 181ek positibo eman zuten (%6,4)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 28, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 204 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %66, Tuteran %8 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 234.186 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 28, 6.770 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 67.962 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%24), eta 30-44 urtekoak (%22). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%19), eta 15-29 urtekoen taldeak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%15), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.399 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.163koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun