Koronabirusa

Koronabirusaren gakoak bideo-pilulak (26): COVAX

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 11:00

COVAX txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan. Hau guztia azaldu digu Ana Galarraga Aiestaranek, Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak, ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun