Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 449 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 686 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 359 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 509 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 27, 2.358 proba egin zituzten (1.767 PCR eta 1.153 antigeno proba) eta horietatik 156k positibo eman zuten (%5,3)
COVID-19ak jota, atz0, apirilak 27, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 5 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 205 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%27) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%24) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%22) eta 15-29 urtekoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%11), eta 75 urtetik gorakoena (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 35 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 59 emakumeak dira eta % 41 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.218 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.162koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!