Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 449 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 684 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 353 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 507 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 26, 2.358 proba egin zituzten (1.124 PCR eta 1.234 antigeno proba) eta horietatik 130ek positibo eman zuten (%5,5)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 26, 22 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 203 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%30), eta 15-29 urtekoak (%22). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%19), eta 15 urtetik beherakoak eta 60tik 75era bitartekoak (%13, hurrenez hurren). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.062 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.160koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!