Hirugarren mailara igotzeko aukera izanen du lehen aldiz Lesakako Beti Gazte taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 26a, 19:00
Beti Gaztek lehen aldiz hirugarren mailara igotzeko fasea jokatuko du.

Larunbatean Mastegin jokatutako lehen faseko azken partida irabazita multzo buru izan da eta bertze multzoko laugarrenaren kontra ariko da lehen kanporaketan

Asteburu honetan jokatu duten eskualdeko futbol talde gehienentzat asteburu emankorra izan da. Lehendik hirugarren mailarako igoera faserako sailkatua zegoen, baina lehen fasean bere multzoko lehena izanda sartu da fase horretan Beti Gazteko mutilen talde nagusia, larunbatean Mastegin irabazita. Honela, bertze multzoan laugarren izanen denaren kontra (oraindik ez dakite zein izanen den) jokatuko dute lehen kanporaketako joaneko partida maiatzaren 8an. Itzulera Lesakan izanen dute astebete beranduago. Emakumeek ere irabazi egin zuten. Doneztebek Rotxapea liderra menpean hartu zuen etxean eta sailkapen burutik bi puntura hurbildu da. Baztanek, Gure Txokoak eta Doneztebe Bk atseden zuten. Eskubaloian, galdu egin zuten Baztango BKTko emakumeek Barañainen.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Beñat Conde eta Jon Ubiria) – Euskalduna 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 2 (Aimar Leatxe eta Borja Arregi) – Rotxapea CD 0

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B atsedena.

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Olaia Telletxea eta Olaia Mendiburu) – Intxaurdi Oiartzun 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD San Ignacio 2 – Doneztebe 1 (Gonzalo Moreno)
  • Baztan 1 (Unai Etxeberria) – Beti Kozkor 0

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan 8 (Xuban Telletxeak 3, Martin Roquek 2, Angel Telletxea, Julen Urreaga eta Xabier Bengoetxea) – San Jorge A 2

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • San Marcial B - Gure Txokoa, bertan behera.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Hondarribia 0 - Gure Txokoa 9 (Kenai Garciak 5, Suharri Iratzoki, Joanes Aristimuño, Jokin Iazoki eta Alain Zelaieta)
  • Behobia A 0 - Beti Gazte 2 (Aitor Pagadizabalen golak)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 2 (Oihan Lujanbio, – Rotxapea CD 3
  • Baztan 2 (Imanol Goienetxe, Aritz Zoco) – CD Amigo A 1

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte 0 – Beti Kozkor 3

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan 2 (Ugaitz Garaikoetxea eta Haritz Bidegain) – CD Izarra 3
  • CD Ardoi 2 - Gure Txokoa 4 (Ibai Lekuona, Mikel Ponbar, Bruno Moncalvillo eta Peio Martikorena)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Baztan 2 – Doneztebe 6 (Koteto Ezkurrak 4, Iker Anzizar eta Mohamed Bouaicha), infantil mailako derbian doneztebarrak nagusitu ziren Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Antiguoko - Xuga Gure Txokoa atzeratua.

Nafarroako neskak

  • Aurrera atsedena.

Mutiko infantilak

  • Aurrera A - Aurrera B, bertan behera.

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Lagunak 21 - Baztango BKT 19

Nafarroako neska jubenilak

  • Baztango BKT 21 – Gurpea Beti-Onak B 25

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT 8 – Beti-Onak Atarrabia B 28
  • Aurrera 4 – CB Tafalla 29

Nafarroako neska infantilak

  • UDC Txantrea - Baztango BKT A
  • Beti-Onak Atarrabia A 40 - Baztango BKT B 15

Nafarroako neska alebinak

  • BM Loyola D 4 - Baztango BKT A 12
  • Baztango BKT B 6 – BM Loyola B 10

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun