Koronabirusa

Leitzan Erleta eskolako 60 ikasle eta Beran Labiaga ikastolako bertze 22 konfinatu dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 26a, 13:25

Nafarroan guztira 506 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietako 82 gure lurraldean. Zehazki, Leitzako Erleta eskolan Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 17 ikasle, Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 21 ikasle eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailako 22 ikasle etxeratu dituzte. Eta Berako Labiaga ikastolan, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 22 ikasle.

Horiekin, Nafarroa osoan 1.715 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, ikasle guztien %2,77. Ikasgelei dagokienez, 47 ikastetxetako 87 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %2,49.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun