Parte hartzaileek bertsoak bi modutan entregatu ahal dituzte; paperean edo posta elektronikoz.
Paperean, helbide honetara bidali behar dituzte lanak:
Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)
e-Postaz kultura@bera.eus helbidera bidali beharko dituzte. Artxiboak soilik PDF formatuan onartuko dira. Gaian, Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertso Paper Lehiaketa paratu behar da. Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu behar dira (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da): izen-abizenak, maila, adina, bertsoaren izenburua eta telefonoa. PDF artxiboan soilik, izenburua, maila eta bertsoa azaldu behar dira, eta ez da izen-abizenik agertu behar.