Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako kultur Batzordeak, Baztan-Bidasoko 34. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.
Ohi bezala, parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte: A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 50 euro irabazleak eta trofeoa eta 30 euro bigarrenak. B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte guttienez. Saria: trofeoa eta 100 euro irabazleak eta trofeoa eta 70 euro bigarrenak. C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte guttienez. Saria: trofeoa eta 150 euro lehenbizikoak eta trofeoa eta 120 euro bigarrenak. D maila: 18 urtetik goiti. Guttienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: trofeoa eta 200 euro garaileak eta trofeoa eta 150 euro bigarrenak.
Bidalketa epea: maiatzaren 3tik 14ra
Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo posta elektronikoz:
Paperean, helbide honetara bidali behar dira:
Berako kultur etxea
Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua, 11
31.780 BERA (Nafarroa)
Posta elektronikoz kultura@bera.eus helbidera bidali beharko da. Artxiboak soilik PDF formatuan onartuko dira. Gaian, Baztan-Bidasoko XXXIV. Bertso Paper Lehiaketa paratu behar da. Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu behar dira (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da): izen-abizenak, maila, adina, bertsoaren izenburua eta telefonoa. PDF artxiboan soilik, izenburua, maila eta bertsoa azaldu behar dira, eta ez da izen-abizenik agertu behar.
Epaimahaikideak
Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.
Sarien banaketa
Sariak Ekainean banatuko dira. Unean uneko Covid-19aren egoeraren arabera erabakiko da sari banaketa nola egin.