Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 449 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 684 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 351 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 506 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 25, 1.646 proba egin zituzten (1.171 PCR eta 475 antigeno proba) eta horietatik 128k positibo eman zuten (%7,8)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 25, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 196 daude ospitalean, horietatik 38 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%23) eta 15 urtetik beherakoak (%22) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%20), eta 15-29 urtekoak (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%14), eta 75 urtetik gorakoena (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.932 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.158koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!