Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 449 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 683 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 347 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 506 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 24, 2.108 proba egin zituzten (1.659 PCR eta 449 antigeno proba) eta horietatik 143k positibo eman zuten (%6,8)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 24, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 199 daude ospitalean, horietatik 39 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%25), eta 30-44 urtekoak (%23). Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%22), eta 15-29 urtekoen taldeak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik gorakoena (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.804 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.153koa.