COVID-19: Azken datuak

Sekulako gorakada: Nafarroan 165 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako 22 gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 24a, 07:36

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 202 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn

Azken datuen arabera, 22 positibo atzeman dituzte gure lurraldean: 17 Leitzan, bi Elizondon eta bana Amaiurren, Lesakan eta Zugarramurdin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 202 pertsona zeuden (horietatik 37 ZIUn). Atzeman zituzten 165 kutsatuen batez bertzeko adina 39,6 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.152koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 448 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 681 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 345 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 502 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 23, 3.106 proba egin zituzten (1.627 PCR eta 1.479 antigeno proba) eta horietatik 165ek positibo eman zuten (%5,3)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 23, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 202 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %43, Tuteran %12 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%35) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 211.572 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 23, 4.501 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 61.695 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira, %24rekin, hurrenez hurren. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%18) eta 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%13), eta 75 urtetik gorakoena (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 59.661 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.152koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun