Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 448 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 677 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 328 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 501 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 22, 2.712 proba egin zituzten (1.725 PCR eta 987 antigeno proba) eta horietatik 190ek positibo eman zuten (%7)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 22, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 211 daude ospitalean, horietatik 36 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), eta 15 eta 30 eta 44 urte bitartekoak (%20). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%18), eta 60tik 75era bitartekoak (%16). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 58.496 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.151koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!