Koronabirusa

Lesakako ikastolako 15 ikasle eta Leitzako eskolako bertze 19 konfinatu dituzte azken 24 orduotan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 14:10

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Nafarroan guztira 220 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduotan. Horietatik 15 Lesakako Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak dira eta bertze 19 Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako lehenbiziko mailakoak.

Gaur egun, 1.692 ikasle daude konfinatuta, ikasleria osoaren %2,73. Gelaka, berriz, 51 ikastetxetako 86 gela dira konfinatutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun