Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 448 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 677 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 321 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 500 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 21, 2.396 proba egin zituzten (1.342 PCR eta 1.054 antigeno proba) eta horietatik 184k positibo eman zuten (%7,7)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 21, 11 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 209 daude ospitalean, horietatik 35 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%22) eta 15 urtetik beherakoak (%21) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%20) eta 45-59 urtekoak (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik gorakoena (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 58.306 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.151koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!