Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 448 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 670 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 318 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 497 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 20, 2.744 proba egin zituzten (1.793 PCR eta 1.005 antigeno proba) eta horietatik 196k positibo eman zuten (%7,1)
COVID-19ak jota, atz0, apirilak 19, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 212 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%27), eta 15 urtetik beherakoak (%21). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%19), eta 15-29 urtekoak eta 60-75 urtekoak (%13). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 58.122 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.148koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!