Koronabirusa

Baztango 70 eta 79 urte bitartekoak eta Bortzirietako 80 urtetik goitikoak txertatuko dituzte gaur

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 20a, 09:30

Covid-19aren aurkako txertaketak aitzinera segitzen du eskualdean. Gaur, adibidez, 70 eta 79 urte bitarteko baztandarrek Pfizer etxearen lehenbiziko dosia hartuko dute Elizondon eta Bortzirietako 80 urtetik goitikoek bigarren dosia Lesakan. Ikusi hemen eskualdeko txertaketen egutegia.

Honela doa txertaketa eskualdean:

Baztan

  • 60-65 urte bitartekoek apirilaren 16an AstraZeneca txertoaren lehenbiziko dosia hartu zuten eta uztailaren 9an bigarren dosia hartuko dute.
  • 70-79 urte bitartekoek gaur Elizondon Pfizer etxearen lehenbiziko dosia hartuko dute eta maiatzaren 11n bigarrena.
  • 80 urtetik goitikoek dagoeneko Pfizerren bi dosiak hartu dituzte: martxoaren 29an hartu zuten lehenbizikoa eta atzo, apirilaren 19an, hartu zuten bigarrena.


Bortziriak

  • 70 eta 79 urte bitartekoek bihar, apirilaren 21ean, hartuko dute Pfizer etxearen lehenbiziko dosia Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eta maiatzaren 12an bigarrena.
  • 80 urtetik goitikoek martxoaren 30ean hartu zuten lehenbizikoa eta gaur hartuko dute bigarrena Lesakan.


Leitzaldea-Urumealdea

  • 60 eta 65 urte bitartekoek apirilaren 15ean hartu zuten AstraZenecaren lehenbiziko dosia eta uztailaren 8an bigarrena hartuko dute.
  • 70 eta 79 urte bitartekoak apirilaren 13an txertatu zituzten lehenbizikoz eta maiatzaren 4an txertatuko dituzte bigarren dosiarekin.
  • 80 urtetik goitikoek bi txertoak hartuak dituzte: martxoaren 23an eta apirilaren 15ean hartu zituzten bi dosiak.

Malerreka

  • 60 eta 65 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia ortzegunean, apirilaren 22an, hartuko dute.
  • 70 urtetik goitiko herritarrek apirilaren 6an hartu zuten lehenbiziko dosia eta apirilaren 27an bigarrena hartuko dute. Hala ere, Monica Martin Doneztebeko osasun etxeko zuzendariak TTIPI-TTAPAri kontatu dionez, apirilaren 6an txertoa hartu gabe gelditu ziren adin tarte horretakoek gaur izanen dute aukera.

Adin tarte horietako herritarrei Iruñetik eginen dieten deiaren esperoan erne egoteko eskatu diete osasun zentroetakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun