Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 448 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 664 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 313 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 496 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 19, 2.633 proba egin zituzten (1.434 PCR eta 1.199 antigeno proba) eta horietatik 155ek positibo eman zuten (%5,9)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 19, 20 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 219 daude ospitalean, horietatik 43 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%22), eta 30-44 urtekoak eta 15 urtetik beherakoak (%20). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%18), eta 60tik 75era bitartekoak (%13). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.926 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.146koa.