Beti Gaztek hirugarren mailara igotzeko fasea jokatuko du

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 19a, 09:00

Lehen aldiz bere historian, hirugarren mailara igotzeko fasea jokatuko du Beti Gazteko futbol talde nagusiak.

Doneztebeko bi futbol talde nagusiek garaipenak lortu dituzte, baina orokorrean ez da asteburu ona izan eskualdeko kirol taldeentzat. Baztan futbol talde nagusiak aspaldiko urteetako porrotik mingarriena jaso zuen Giltxaurdin, (0-6 Txantrearen kontra) eta gogotik egin beharko du lan hirugarren maila mantentzeko. Beti Gazteko mutilen talde nagusiak ere galdu egin zuen Errenterian, lehen aldiz denboraldi honetan. Baina, lehen faseko azken partidaren faltan, dagoeneko sailkatu da hirugarren mailarako igoera fasea jokatzeko, bere historian lehen aldiz. Beti Gazteko emakumeek ere galdu egin zuten. Gure Txokoako futbol eta areto-futbol taldeek galdu egin zuten, baita, eskubaloian, Baztango BKT eskubaloi talde nagusiak ere.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailako jautsiera fasean

  • Baztan 0 – UDC Txantrea 6

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Touring 3 - Beti Gazte 2 (Ibon Txoperena eta Peio Telletxea)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Gure Txokoa 1 (Esnaola) – Sanpedrotarra 1

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 4 (Borja Arregik 2, Enaitz Iriarte eta Aimar Zestau) – CD Ardoi B 0

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 3 (Eloy Garcia, Aimar Sarratea eta Aritz Tajadura) – Rotxapea B 1

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 0 – Añorga 2

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Doneztebe 6 (Unai Montiel 2, Iraitz Aiesa, Jokin Oteiza, Urko Oiarzabal eta Ugaitz Aldabe) – CDF Itaroa Huarte 4
  • JD San Jorge 1 – Baztan 3 (Imanol Zocoren golak)

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Dunboa Eguzki B 2 – Gure Txokoa 0

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Gure Txokoa 9 – Behobia A 0 (Kenai Garciak 3, Jokin Irazokik 2, Ekai Ponbar, Eneko Loiarte, Martxel Matxikote eta Amaiur Goñi)
  • Beti Gazte 1 (Luken Urtxegi)– Dunboa Eguzki A 3

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Amigó A 8 - Doneztebe A 0
  • Baztan 5 (Xuban Bengoetxea, Imanol Goienetxek 2, Javier Egurrola eta Jon Verde)  – CDF Itaroa Huarte 0

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Amigó A 6 - Beti Gazte 0

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Peña Sport 2 – Baztan 1 (Ugaitz Garaikoetxea)
  • CD Gares 1 - Gure Txokoa 2 (Mattin Perez eta Peio Morate)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • CD Asdefor A 5 – Baztan 0
  • Doneztebe 5 (Koteto Ezkurrak 2, Jonan Etxebestek 2 eta Javier Zabala) – AD Mendillorri 4

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 3 – Bar Cachón Errotaburu 4

Nafarroako neska infantilak

  • CD Orvina A 3 – Aurrera 3

Mutiko infantilak

  • Manfisa Xota 5 - Aurrera A 1
  • Aurrera B 5 – AD San Juan B 3

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT 20 – Malkaitz 21

Nafarroako neska jubenilak

  • Baztango BKT atsedena.

Nafarroako neska kadeteak

  • Uharte B 34 - Baztango BKT 14
  • Aurrera 3 – UDC Txantrea 28

Nafarroako neska infantilak

  • Baztango BKT A 14 – Beti-Onak Atarrabia A 26
  • Baztango BKT B 30 – BM Loyola B 30

Nafarroako neska alebinak

  • Baztango BKT A 12 – Agoizko KE 4
  • UDC Txantrea 9 - Baztango BKT B 7

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun