COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 139 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bi Baztanen eta bana Beran, Urrozen eta Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 19a, 07:30

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 210 daude ospitalean, horietatik 42 ZIUn

Azken datuen arabera, bortz positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bana Arizkunen, Berroetan, Beran, Urrozen eta Zugarramurdin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %10,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 210 pertsona zeuden (horietatik 42 ZIUn). Atzeman zituzten 139 kutsatuen batez bertzeko adina 41 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.145ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 447 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 662 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 312 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 494 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 18, 1.370 proba egin zituzten (959 PCR eta 411 antigeno proba) eta horietatik 139k positibo eman zuten (%10,1)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 18, 12 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 210 daude ospitalean, horietatik 42 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %43, Tuteran %14 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%34) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 187.753 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 18, 3.129 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 55.354 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%29), eta 30-44 urtekoak (%23). Ondotik, 15-29 urteko taldeak (%15), eta 15 urtetik beherakoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%13) eta 75 urtetik gorakoak (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 41 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.771 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.145ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun