Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 446 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 660 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 312 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 493 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 17, 2.565 proba egin zituzten (1.781 PCR eta 784 antigeno proba) eta horietatik 139k positibo eman zuten (%5,4)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 17, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 201 daude ospitalean, horietatik 42 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak dira 15-29 urtekoak (%26) eta 45-59 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak daude (%19), eta 30-44 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%13) eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.632 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.145ekoa.