COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 150 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bi Elizondon eta bana Arizkunen eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 07:30

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 197 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn

Azken datuen arabera, lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Elizondon eta bana Arizkunen eta Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,7koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 197 pertsona zeuden (horietatik 41 ZIUn). Atzeman zituzten 150 kutsatuen batez bertzeko adina 35,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.145ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 446 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 659 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 310 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 491 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 16, 1.944 proba egin zituzten (1.086 PCR eta 858 antigeno proba) eta horietatik 150ek positibo eman zuten (%7,7)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 16, 19 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 197 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %50, Tuteran %15 eta Lizarran %12. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 184.624 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 16, 6.922 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 55.230 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak dira 15-29 urtekoak (%26) eta 45-59 urtekoak (%20). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak daude (%19), eta 30-44 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%13) eta 75 urtetik gorakoak (%5) daude. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.493 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.145ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun