Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 446 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 656 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 309 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 491 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 15, 2.757 proba egin zituzten (1.705 PCR eta 1.052 antigeno proba) eta horietatik 203k positibo eman zuten (%7,4)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 15, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 192 daude ospitalean, horietatik 41 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak dira 15-29 urtekoak (%26) eta 45-59 urtekoak (%21). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%19) eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%14), eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.343 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.145ekoa.