Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 446 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 647 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 307 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 486 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 14, 2.554 proba egin zituzten (1.445 PCR eta 1.109 antigeno proba) eta horietatik 188k positibo eman zuten (%7,4)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 14, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 201 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%32) eta 30-44 urtekoak (%21) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%17), eta 15 urtetik beherakoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak eta 75 urtetik gorakoak daude (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 57.140 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.142koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!