Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 446 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 646 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 306 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 484 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 13, 2.655 proba egin zituzten (1.657 PCR eta 998 antigeno proba) eta horietatik 213k positibo eman zuten (%8)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 13, 14 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 202 daude ospitalean, horietatik 38 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira, %23rekin, hurrenez hurren. Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%22) eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%11), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.952 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.141ekoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!