COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 168 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako lau Baztanen, bi Lesakan eta bat Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 07:50

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 197 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn

Azken datuen arabera, zazpi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bina Elizondon eta Lesakan eta bana Amaiurren, Azpilkuetan eta Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 197 pertsona zeuden (horietatik 40 ZIUn). Atzeman zituzten 168 kutsatuen batez bertzeko adina 37,5 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.141ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 445 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 634 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 304 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 483 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 12, 2.228 proba egin zituzten (1.116 PCR eta 1.112 antigeno proba) eta horietatik 168k positibo eman zuten (%7,5)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 12, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 197 daude ospitalean, horietatik 40 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %49, Tuteran %17 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%21) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 161.644 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 12, 3.269 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 49.021 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira (%27 eta %23, hurrenez hurren). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%19) eta 15 urtetik beherakoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%13), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.739 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.141ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun