Gogoan izan behar da 2+1 errepide hauek hiru errei izaten dituztela eta erdiko erreia norabide batean edo bertzean aurreratzeko erabiltzen dela. Gisa honetako errepideek segurtasuna hobetzeko aukera ematen dute, kontrako noranzkoa hartzen duten aurrerapen guztiak kenduz, eta, beraz, talka frontalen arriskua minimizatzen da. Aurreratzeak tarte erregularretan banatuz gero, ilaran emandako denbora murrizten da eta baita trafiko-pilaketak ere.