COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 197 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik lau Baztanen, bi Malerrekan, bat Leitzan eta bertze bat Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 12a, 07:33

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 193 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn

Azken datuen arabera, zazpi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: hiru Amaiurren eta bana Donamarian, Donezteben, Elizondon, Leitzan eta Urdazubin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %9,8koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 193 pertsona zeuden (horietatik 37 ZIUn). Atzeman zituzten 197 kutsatuen batez bertzeko adina 37,8 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.140koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 444 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 630 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 303 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 481 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 11, 2.003 proba egin zituzten (1.551 PCR eta 452 antigeno proba) eta horietatik 197k positibo eman zuten (%9,8)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 11, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 3 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 193 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %40, Tuteran %18 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%33) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 158.375 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 11, 4.086 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 48.594 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira (%24 eta %22, hurrenez hurren). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%18), eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea dago (%16), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.571 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.140koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun