Baztan erraz nagusitu zaio Donezteberi kadete mailako futbol derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 12a, 08:00
Doneztebe futbol talde nagusiko jokalariak, Larragan sartu zuten zazpi goletako bat ospatzen.

Nafarroako Preferente mailan etxetik kanpo zazpi gol egin ditu Doneztebeko futbol talde nagusiak

Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik lanera bueltatu dira eskualdeko kirol talde gehienak. Futbolean, galduz hasi du jautsiera fasea Baztango talde nagusiak. Doneztebek, aldiz, zazpi gol eginda bueltatu zen Larragatik. Kadete mailako derbian, Baztan erraz nagusitu zitzaion Donezteberi (0-6). Areto-futbolean galdu egin zuen Gure Txokoak.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailako jautsiera fasean

  • CD Subiza Cendea de Galar 3 – Baztan 1 (Andoni Goñi)

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Roteta 3 – Gure Txokoa 2 (Aimar Lekuona eta Iker Iriarte)

Nafarroako Preferente mailan

  • CD San Miguel 2 – Doneztebe FT, 7 (Ander Arbillak 3, Beñat Migeltorena, Enaitz Iriarte, Adrian Goñi eta Xabi Erasun)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Beti Kozkor B 2 – Doneztebe B 3 (Lander Mindegiak 2 eta Eloy Garcia)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 4 (Alexander Altzuguren, Asier Telletxea, Andoni Telletxea eta Unai Lluzia) – Behobia 2

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD Iruña 4 – Doneztebe 1 (Aitor Agesta)
  • Baztan 1 (Aaron Danboriena) – Valle de Egues 2

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan 5 (Imanol Zocoren golak) – CD Amaya B 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Dunboa 5 – Gure Txokoa 0
  • Beti Gazte atsedena.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A 0 – Baztan 6 (Imanol Goienetxek 3, Oier Zelaieta, Xuban Bengoetxea eta Mikel Lizardi)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte 0 – Itaroa Huarte 2

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • UD Mutilvera 5 – Baztan 1 (Ugaitz Garaikoetxea)
  • Gure Txokoa 3 (Inahar Taberna, Mossab Sehli eta Iñigo Fernandez de Arcaya) – UD Mutilvea B 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • AD Mendillorri 4 – Baztan 0
  • Burlades 3 – Doneztebe 4 (Koteto Ezkurraren golak)

Nafarroako neska alebinak, futbol-8

  • UCD Burlades A - Baztan A, larunbatean 11:15ean Erripagainan.
  • Baztan B 0  - UCD Burlades B 7

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Miren Taberna Oke 3 - Xuga Gure Txokoa 0

Neskak

  • Aurrera 0 – Gazte Berriak Ansoain 9

Mutiko infantilak

  • Aurrera B 2 – Manfisa Xota 5
  • AD San Juan B 10 - Aurrera A 0

 

ESKUBALOIA

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT 12 – UDC Txantrea 26
  • Agoizko KE 27 – Aurrera 7

Nafarroako neska infantilak

  • BM Loyola B 16 - Baztango BKT A 37
  • Helvetia Anaitasuna A 26 - Baztango BKT B 1

Nafarroako neska alebinak

  • Helvetia Anaitasuna A - Baztango BKT A
  • Baztango BKT B 10 – Beti Onak Atarrabia B 6

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun