COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 206 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 11a, 08:15

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 192 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn

Azken datuen arabera, positibo bat atzeman dute gure lurraldean, Arantzan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %11,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 192 pertsona zeuden (horietatik 37 ZIUn). Atzeman zituzten 206 kutsatuen batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.137koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 442 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 302 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 481 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 10, 1.849 proba egin zituzten (1.419 PCR eta 994 antigeno proba) eta horietatik 206k positibo eman zuten (%11,1)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 10, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 192 daude ospitalean, horietatik 37 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %47, Tuteran %25 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%20) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 154.289 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 10, 3.733 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 47.982 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak eta 45-59 urtekoak dira, %25, hurrenez hurren. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%22), eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.374 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.137koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun