COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 222 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bat Donezteben eta beste bat Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 10a, 07:58

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 177 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUn.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean, bana Donezteben eta Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %8,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 177 pertsona zeuden (horietatik 34 ZIUn). Atzeman zituzten 222 kutsatuen batez bertzeko adina 37,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.135koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 442 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 302 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, ATZO, apirilak 9, 2.599 proba egin zituzten (1.605 PCR eta 994 antigeno proba) eta horietatik 293k positibo eman zuten (%8,5)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 9, 18 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 177 daude ospitalean, horietatik 34 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %54, Tuteran %14 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%22) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 150.556 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 9, 3.881 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 47.350 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%28); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%21). Segidan, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%17), eta 60tik 75era bitartekoak (%14). Azkenik, 30 eta 44 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 56.168 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.135ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun