COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 293 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik lau Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 07:25

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 178 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.

Azken datuen arabera, lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean, lauak Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %9,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 178 pertsona zeuden (horietatik 31 ZIUn). Atzeman zituzten 293 kutsatuen batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.130koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 441 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 301 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 8, 3.192 proba egin zituzten (1.224 PCR eta 1.938 antigeno proba) eta horietatik 293k positibo eman zuten (%9,1)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 8, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 178 daude ospitalean, horietatik 31 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %45, Tuteran %28 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%22) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 146.675 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 8, 4.948 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 46.634 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%27), eta atzetik 30-44 urtekoa (%20). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%19), eta 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%10), eta 75 urtetik gorakoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 55.946 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.130ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun