Amaia Ostolaiz«Urtean zehar sortzen diren ekitaldietan parte hartzen dugu» |
Amaia Ostolaizek bere dantzari ibilbidea 17 urterekin hasi zuen Tantirumairu dantza taldean. Ordura arte, «Oiartzungo Haurtzaro dantza taldeko partaide» izan zen. Lesakako Tantirumairu dantza taldea 1980an sortu zen. Orokorrean, «dantzari guztiak bortz urterekin hasten dira». Lesakako dantza taldeko emanaldi nagusia «uztailaren 6an eskaintzen» dutena da, hain zuzen ere San Fermin bezperakoa, eta «dantzari ttiki eta helduek urtean zehar entseatutako koreografiak» herritarren aitzinean plazaratzen dituzte. Horietaz gain, urte osoan «herrian eta herritik kanpoko jardueretan ere parte hartzen» dute. Iaz ez zuten egiterik izan eta aurten ere kolokan dago. Hala ere, herriko dantzarien eguna ospatu zuten martxoaren 20an. |
Pantxika Telleria«Egokitu behar izan dugu, egokitu edo deus ez egin» |
Elirale dantza konpainia «2001eko martxoan sortu zen Donibane Lohizunen». Egun, «bertze hainbat herritan» eskaintzen dituzte klaseak, tartean Senpereko Larraine kultur aretoan. «Urtero emanaldi edo sorkuntza berri bat» plazaratzen dute. Telleriak «dantzaz gain, performance oso bat» sortzen dutela gaineratu du; «hitzak, dantza, musika eta antzerkia ere uztartuz» dituzten. Ikuskizunak «batez ere, Euskal Herriko lurraldeetan» taularatzen dituzte. Koreografoaren hitzetan, «dantza konpainiaren oinarria dantza, mugimendua eta arnasa dira. Dantza herrikoia, etiketarik gabea, da konpainia honek eskaintzen duena». 2020an Fuga koreografia sortu zuten. |
Oihana San Migel«Egoerara egokitzea tokatu zaigu eta horretan jarraituko dugu» |
|
Nahia Barriola«Une honetan helduen taldean 30 lagunetik gora gaude» |
|