Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 441 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 297 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 7, 2.411 proba egin zituzten (1.284 PCR eta 1.127 antigeno proba) eta horietatik 222k positibo eman zuten (%9,2)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 7, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 182 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%22), eta atzetik 30-44 urtekoa (%21). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko eta 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%19, hurrenez hurren). Azkenik, 15 urtetik beherakoen taldea dago (%14) eta 60tik 75era bitartekoen taldea (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 55.653 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.129koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!