Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 439 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 296 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 6, 2.697 proba egin zituzten (1.620 PCR eta 1.077 antigeno proba) eta horietatik 177k positibo eman zuten (%8,4)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 6, 17 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 3 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 169 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%29); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%18). Segidan, 30-44 urteko taldeak daude (%17), eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%14), eta 75 urtetik gorakoena (%7). Positibo berrien batez bertzeko adina 41,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 55.431 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.128koa.