N-121-A

N-121-A errepidea hamaika lekutan moztuko dute apirilaren 16an

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 08:00

2018an Arraizko Bentan egindako errepide mozketa.

Alkate eta bizilagunek egindako deialdian segurtasun gehiago eskatzen dute errepidean eta nazioarteko trafiko astuna A-15 autobidera desbideratzea

Iruñea eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidearen inguruko alkate eta bizilagunek errepidea hamaika lekutan batera mozteko deialdia egin dute. Zehazki, apirilaren 16an, hurrengo ortziralean 19:00etan egin dute deialdia, errepidean segurtasun gehiago eta nazioarteko trafiko astuna A-15 autobidera desbideratzea eskatuz.

Bortz minutuko trafiko-mozketak honako leku hauetan eginen dituzte: Ezkabarte (5. Km), Olaibar (10,5. km), Odieta (14. Km), Anue (16. km.), Lantz (22,5. Km), Ultzama-Arraitz (26. Km), Baztan (38,5. Km), Doneztebe-Sunbilla (49. Km), Igantzi-Arantza (58,5. km), Etxalar (60. Km) eta Lesaka-Bera (64. Km). Hauetaz gain, Uharten, PA-30 zeharbideko 8,5 kilometroan ere kontzentrazioa eginen dute. Deialdia, aipatu bezala, apirilaren 16an, ortziralean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun