COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 177 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bi Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 6a, 07:49

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 165 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: biak Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %8,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 165 pertsona zeuden (horietatik 25 ZIUn). Atzeman zituzten 177 kutsatuen batez bertzeko adina 39,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.127koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 438 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 624 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 296 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 5, 1.593 proba egin zituzten (1.127 PCR eta 466 antigeno proba) eta horietatik 177k positibo eman zuten (%8,2)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 5, 15 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 165 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %53, Tuteran %26 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%11) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 134.804 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 5, 2.217 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 43.442 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%17) eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%16), eta 75 urtetik gorakoena (%6). Positibo berrien batez bertzeko adina 39,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 55.233 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.127koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun