Doneztebe nagusitu zaio Baztani jubenil mailako futbol derbian

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko api. 6a, 08:00

Doneztebeko jubenilek Baztan menperatu zuten larunbatean jokatutako partidan.

Aste Santuko egunotan zenbait partida jokatu dituzte

Aste Santuko egunotan kirol talde gehienek atseden izan badute ere, futbol talde batzuk ohiko jardunaldia edo gibelatutako edo aitzindutako partidak jokatzeko aprobetxatu dute. Aipagarriena, jubenil mailako derbia: Doneztebek 2-0 irabazi dio Baztani. Beti Gazteko futbol talde nagusiak lidergoa sendotu du eta Baztan talde nagusiak jautsiera fasea jokatu beharko du. Baztango jubenilen bigarren taldeak bi partida jokatu ditu egunotan eta biak erraz irabazi ditu. Imanol Zoco iruritarrak zortzi gol egin ditu.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Cirbonerok 4- Baztan 0

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gaztek 2 (Unai Telletxea) – Hernani 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 4 (Jon Mikelarena, Enaitz Iriarte, Aritz Tajadura eta Eloy Garcia) - Liceo Monjardin 2 (gibelatutako partida)
  • Berriozar 0 - Doneztebe B 1 (Lander Mindegia)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Doneztebe 2 (Enaitz Iriarteren golak)– Baztan 0

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Gibelatutako partidan San Jorge 1 – Baztan 5 (Imanol Zocok 4 eta Xuban Telletxea)
  • Kirol Sport 1 – Baztan 7 (Imanol Zocok 4, Julen Urreagak 2 eta Adrian Lezaun)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Asdefor 4 – Gure Txokoa 4 (Peio Martikorenak 2, Moussab Sehli eta Mikel Zozaia)

Nafarroako alebin neskak

  • Oberena 1 – Baztan A 1
  • Baztan B 2 – Kirol Sport 8

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun