Oraindik liderragoa da Beti Gazte futbol taldea Ortzegun Santuko partidaren ondotik

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 2a, 10:00

Beti Gazteko IƱigo Etxegarai baloia eramaten. Lesakako taldeak denboraldi honetan jokatutako zazpi partidetatik bortz irabazi eta bertze biak berdindu egin ditu.

Baztanek, aldiz, 4-0 galdu zuten Zintruenoigon

Aste Santuan atseden izan dute eskualdeko kirol talde gehienek. Halere, Baztan eta Beti Gazteko futbol nagusiek Ortzegun Santu egunean jokatu dute. Lesakarrek lidergoa zuten jokoan Mastegin, eta gibelatutako partida 2-1 irabazi zioten Hernaniri. Gipuzkoarrak aitzindu ziren lehen zatian, baina bigarrenean markagailua irauli zuen Beti Gaztek, Unai Telletxea igantziarraren bi golekin. Baztandarrek, aldiz, lehen faseko azken partida 4-0 galdu zuten Zintruenigon eta jautsiera fasea jokatu beharko dute.

 

 

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Cirbonero 4 – Baztan 0

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte 2 (Unai Telletxearen golak) – Hernani 0 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun