Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 435 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 623 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 296 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 4, 1.593 proba egin zituzten (1.127 PCR eta 466 antigeno proba) eta horietatik 175ek positibo eman zuten (%10,9)
COVID-19ak jota, atzo, apirilak 4, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 150 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 60 eta 75 urte bitartekoa (%19). Ondotik, 15-29 urteko eta 30-44 urteko taldeak daude (%18, hurrenez hurren). Azkenik, 15 urtetik beherakoak daude (%14) eta 75 urtetik gorakoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 43,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 55.056 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.127koa.