COVID-19: Azken datuak

Bi positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera, biak Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 4a, 08:04

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 145 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: biak Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %9,8koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 145 pertsona zeuden (horietatik 22 ZIUn). Atzeman zituzten 154 kutsatuen batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.126koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 433 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 623 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 296 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 3, 1.577 proba egin zituzten (1.069 PCR eta 508 antigeno proba) eta horietatik 154k positibo eman zuten (%9,8)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 3, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 145 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %51, Tuteran %27 eta Lizarran %8. Gainerako positiboak (%14) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 130.043 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 3, 3.531 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 42.024 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 60 eta 75 urte bitartekoa (%19). Ondotik, 15-29 urteko eta 30-44 urteko taldeak daude (%18, hurrenez hurren). Azkenik, 15 urtetik beherakoak daude (%14) eta 75 urtetik gorakoak (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 42,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.881 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun