COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 195 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik hiru Amaiurren, Leitzan eta Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 3a, 07:52

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 144 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bana Amaiurren, Leitzan eta Sunbillan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %7,6koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 144 pertsona zeuden (horietatik 20 ZIUn). Atzeman zituzten 195 kutsatuen batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.126koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 433 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 623 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 294 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, apirilak 2, 2.565 proba egin zituzten (896 PCR eta 1.669 antigeno proba) eta horietatik 195ek positibo eman zuten (%7,6)

COVID-19ak jota, atzo, apirilak 2, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 4 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 144 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %50, Tuteran %28 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%13) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 126.512 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, apirilak 2, 2.441 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 41.170 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%23), eta atzetik 30-44 urte bitartekoa (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldea dago (%19), eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12), eta 75 urtetik gorakoena (%8). Positibo berrien batez bertzeko adina 40,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.727 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun