COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bana Beran, Legasan eta Zigan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 1a, 08:12

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 122 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bana Beran, Lesakan eta Zigan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,7koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 122 pertsona zeuden (horietatik 20 ZIUn). Atzeman zituzten 164 kutsatuen batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.126koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 426 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 621 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 293 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 479 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 31, 3.507 proba egin zituzten (1.235 PCR eta 2.272 antigeno proba) eta horietatik 164k positibo eman zuten (%4,7)

COVID-19ak jota, atzo, martxoak 31, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 122 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %11 eta Lizarran %19. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 121.949 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, martxoak 31, 3.549 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 39.907 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, gehienak 45 eta 59 urte artekoak dira (% 25), eta 15 eta 29 urte artekoak (% 22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoak daude (% 17), eta 15 urtetik beherakoak (% 14). 60 eta 75 urte bitartekoek positiboen% 13 biltzen dute, eta gainerakoek,% 9k, 75 urte baino gehiago dituzte. Positibo berrien batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.378 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun