Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 425 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 620 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 293 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 30, 2.652 proba egin zituzten (1.353 PCR eta 1.299 antigeno proba) eta horietatik 163k positibo eman zuten (%6,1)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 30, 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 120 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%26), eta 15-29 urtekoak (%19); atzetik, 60 eta 75 urte bitartekoak (%17). Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%16), eta 15 urtetik beherakoak (%14). Azkenik, 75 urtetik gorakoen %8 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 43,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.214 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!