Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 424 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 620 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 293 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 478 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, martxoak 29, 2.606 proba egin zituzten (1.213 PCR eta 1.393 antigeno proba) eta horietatik 184k positibo eman zuten (%7,1)
COVID-19ak jota, atzo, martxoak 29, 16 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 121 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak dira (%24 eta %21, hurrenez hurren); atzetik, 15-29 urtekoak (%20). Ondotik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%16), eta 30 eta 44 urte artekoa (%13). Azkenik, 75 urtetik gorakoak %6 dira. Positibo berrien batez bertzeko adina 38,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.051 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.